euskara english español
Haran ederrean dago Elorrio hotela, mendi berdez inguratuta, eta Urkiolako Parke Naturaletik gertu. Inguruan, gainera, enpresa ugari dago, eta, beraz, hotela aukerakoa da bisitan datozen enpresarientzat eta komertzialentzat.

Gure logelak erosoak, gozoak dira. Logela guztietako leihoek kanpora ematen dutenez, ikuspegia ederra dute. Logelek interneterako WIFI konexioa dute, eta, hala, bezeroak aukera du bertatik bertara bulegokoekin kontaktuan jartzeko eta harreman komertzialak izateko.

Logela guztietan detailetxoak daude, etxetik kanpo egon arren gozo sentitzeko: Canal Plus duen LCD telebista, zuzeneko telefonoa, edaritegia, ile-lehorgailua, berogailua, iratzartze-zerbitzua, tindategi-zerbitzua…